Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria (CAP) eskuratzeko ikastaroei buruzko informazioa
Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria (CAP)
Errepidez bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko ibilgailu jakin batzuk gidatzeko nahitaezkoa da pretakuntza bat jasotzea. Hala dio 1032/2007 Dekretuak (BOE, 184.zk., 2007-08-02).
Hemendik aurrera, bidaiariak eta merkantziak garraiatzen dituzten ibilgailuen gidariek, gidabaimenaz gain, CAP txartela eskuratu beharko dute bere bi modalidadetan: hastapeneko kualifikazioa, gidari berriek lortu beharrekoa, eta etengabeko prestakuntza, ezagutzak egunean eduki ahal izateko.
Zein gidarik ez du CAP Ziurtagiria behar?
Honako ibilgailu hauek gidatzen dituztenak
* Gehienez 45 km/h-ko abiadakoak.
* Ejertzitoaren ibilgailuak.
* Hobekuntza teknikoak egitearren, errepidean probak egiteko erabiltzen direnak.
* Larrialdietan erabiltzen direnak (edota sorospen lanetan).
* Gidabaimena eskuratzeko praktiketan erabiltzen direnak.
* Bidaiariak eta merkantziak garraitzeko ibilgailu pribatuak. Gidariaren lanbidearekin lotutako material eta ekipoak garraitzen dituztenak, betiere garraiatzea ez bada gidari horren jarduera nagusia.
Hastapeneko kualifikazioa
Ziurtagiria bi eratara eskuratu daiteke:
1. Hastapeneko kualifikazio arrunta: 280 h
2. Hastapeneko kualifikazio azkarra: 140 h
Zein gidarik ez du hastapeneko ziurtagiria atera beharrik izango?
Besteak beste, honako gidabaimenaren jabe diren gidariek:
* D1, D1+E, D, D+E edota horien baliokidea, 2008ko irailaren 11 baino lehen eskuratua.
* C1, C1+E, C, C+E edota horien baliokidea, 2009ko irailaren 11 baino lehen eskuratua.
Etengabeko prestakuntza
Bost urtean behin 35 orduko ikastaroa gainditu beharko dute gidariek.
Prestakuntza jarraian egin beharrik ez dago, baldin eta
* Baimendutako ikastegi berean egiten bada
* Urte naturalaren barnean egiten bada
* Ikastaldi bakoitzak gutxienez 7 orduko iraupena badu
Dekretuaren bigarren Xedapen Gehigarriak honako hau dio:
Hastapeneko kualifikazioa eskuratu beharrik ez duten gidariek etengabeko prestakuntza osoa egin izanaren ziurtagiria eskuratu beharra dute, honako epe hauen barnean, beranduenik:
a) Autobus gidariek 2011ko irailaren 10etik 2015eko irailaren 10era bitartean, honako egitegi honen arabera:
1. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 1 edo 2 bada, 2011ko irailak10 baino lehen.
2. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 3 edo 4 bada, 2012ko irailak 10 baino lehen.
3. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 5 edo 6 bada, 2013ko irailak 10 baino lehen.
4. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 7 edo 8 bada, 2014ko irailak 10 baino lehen.
5. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 9 edo 0 bada, 2015eko irailak 10 baino lehen.
b) Kamioi eta trailer gidariek 2012ko irailaren 10etik 2016ko irailaren 10era bitartean, honako egutegi honen arabera:
1. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 1 edo 2 bada, 2012ko irailak 10 baino lehen.
2. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 3 edo 4 bada, 2013ko irailak 10 baino lehen.
3. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 5 edo 6 bada, 2014ko irailak 10 baino lehen.
4. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 7 edo 8 bada, 2015eko irailak 10 baino lehen.
5. Gidabaimen zenbakiaren amaiera 9 edo 0 bada, 2016ko irailak 10 baino lehen.
Non egin daitezke CAP ziurtagiria eskuratzeko ikastaroak?
OTAMENDI autoeskolak badu ikastaro horiek emateko baimena eta baita irakasle prestatuak eta beharrezko materiala ere. Loiola – Donostian, Hernanin (Gipuzkoa), hastapeneko ikastaroak, arrunta eta azkarra, nahiz etengabeko prestakuntza eskaintzen ditugu.